viernes, 25 de noviembre de 2016

EMAKUMEEN INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA OSPATZEN




KAIXO FAMILIA!

Dakizuen bezala, ostiral honetan emakumeen indarkeriaren aurkako  eguna ospatzen da eta guk aste honetan gai hau landu dugu baina era samurragoan. Horretarako, argazkiak eskatu dizkizuegu, baina ez edozein argazki ez, argazki hauetan ikasleak maite dituzten pertsonekin besarkarzen ala musu ematen agertu behar ziren. Horrela guk indarkeriaren aurrean maitasuna bultzatzen dugula adierazi nahi dugu.









LAISTER ARTE!


KONTSUMO TAILERRAK

KAIXO LAGUNAK!





Aste honetan bi kontsumo tailer egin ditugu. Lehen egunean, Jostailuak eta jolasak tailerra egin genuen  eta bigarrenean, elikadura osasungarria.

Lehen tailerrean,  jolas eta jostailuen inguruan ariketa eta jolasak egiten aritu ginen: puzzleak, orkesta zuzendariaren jolasa, oka jolasa...
Bertan, jostailuen kontsumoaz eta hauen erabileraz hitz egiteaz gain, taldean jolasten eta lan egiten ikasi dugu. 
Bigarren tailerrean, elikadura osasungarriaz jardun genuen. Batetik, barazkiak eta frutak bereizi eta hauen izenak ikasi genituen eta bestetik, elikagaien inguruko jolasak egiten egon ginen. 



2.A GELAKO ARGAZKIAK HEMEN.



2.B GELAKO ARGAZKIAK HEMEN









martes, 8 de noviembre de 2016

TIPI-TAPA KORRIKA! PIRRITX ETA PORROTXEN IKUSKIZUN BERRIA

BADATOZ PAILAZOAK LEGAZPIRA!

Urtero bezela, iristear daude hainbeste maite ditugun pailazoak.


Ostegun honetan (azaroak 10) Latxartegiko aretora joango gara Pirritx eta Porrotxen Tipi-tapa korrika!ikuskizun berria ikustera.

  
Arratsaldean betiko orduan etorriko gara eskolara eta irakasleekin Latxartegira jeitsiko gara. Ikuskizuna amaitzean, ez gara eskolara itzuliko eta beraz, gurasoak haurren bila Latxartegira joan beharko zarete 16:15ak aldera. 

Ikuskizunean aterako ditugun argazki eta bideoak ahalik eta azkarren igoko ditugu.


Eta Porrotxek dioen bezala...AGUR BENUR ETA JAN YOGUR!





HEMEN KLIKATUZ ARGAZKIAK ETA BIDEOAK  IKUS AHAL IZANGO DITUZUE

lunes, 7 de noviembre de 2016

KAIXO!
Aste honetan, ESKOLAKO AGENDA martxan jarriko dugu.
Agenda hau ez dugu egunero erabiliko, noizbehinka baizik, adibidez, ohar bat idatzi behar dugunean(ikasle,guraso ala irakasleek).
Agendaren helburua familia eta eskolaren artean etengabeko komunikazioan egotea da.Eta denok erabil dezakegun tresna erabilgarria izatea espero dugu. 
Mila esker eta ondo segi!








miércoles, 2 de noviembre de 2016

GURASO BILERAK


KAIXO FAMILIAK!

Ikasturte hasieran bi guraso bilera egin genituen. Hemen zintzilikatu ditugu bi aurkezpenak norbaiti interesgarria irudituko balitzaio eskura izan ditzazuen.
Mila esker!!



1go GURASO BILERA

https://drive.google.com/file/d/0BzJJtWIGLt44LXdHZUd2LUVCWU0/view

















2..GURASO BILERA



https://docs.google.com/presentation/d/1ujr2gYirUD2snHiqlbBgyAqHxgO-AjIjJI1YjjAh8Ws/edit#slide=id.p4

IGERILEKUA

KAIXO!

Dakizuen bezela, azken hiru asteetan igerilekura joaten aritu gara. Primeran pasa dugu, asko ikasi dugu eta igerilari bikainetan bihurtu gara.

Orain, pena ematen digun arren hurrengo urterarte itxaron beharko dugu.

 ONDO PASA!




 ARGAZKI GEHIAHO HEMEN