lunes, 5 de junio de 2017

GURE TXAPELDUNAK!

GURE TXAPELDUNAK!!!
HEMEN  DITUZUE ANDRAITZ SASKIBALOI TALDEAK ANTOLATU DUEN TXAPELKETAKO  2. MAILAKO TXAPELDUNAK.
ZORIONAK TXOMINTXOEI LAN BIKAINA  EGIN DUZUE!!!

jueves, 11 de mayo de 2017

ARRIKUTZERA IRTEERA

KAIXO LAGUNAK!
Azken txanpan sartzen ari gara eta kurtsoari bukaera ona emateko Latxartegiko jaialdiaz gain, beste irteera bat prest dugu. 
Maiatzak 30ean, Historiaurrea gaiari bukaera emateko Oñatira egun pasa joango gara. Arrikutzeko kobak eta Oñatiko unibertsitatea bisitatuko ditugu. 
Egun horretan, beti bezela eskolan 9:00etan egon beharko gara eta hamaiketakoa eta bazkaria etxetik ekarri beharko dira. Itzulera 16:15etarako egingo dugu.
Laister arte.

ORIOKO ATERPETXEA GAU PASA

KAIXO LAGUNAK!
Egin dugu aurten ere gaua pasatzeko irteera. Naiz eta erdi purdiko eguraldia izan ekintza desberdinak egin genituen eta oso giro onean ibili ginen. Hemen dituzue bi egun horietan ateratako hainbat argazki.
AGUR!
https://goo.gl/photos/G47Ye2jSamyYzMNm8

IGARTUBEITIN EGUN PASA

KAIXO!
Hemen duzue Igartubeitira egindako irteerako hainbat argazkirekin egindako bideoa.
Bertan, baserriko bizitza eta giroa ezagutuz gain primeran pasa genuen.
Hurrengo arte.


http://www.kizoa.es/Editar-Videos-Movie-Maker/d112471765k6790591o1l1/igartubeitin-egun-pasa

jueves, 23 de marzo de 2017

ERREZETA : TORRIJAK EGITEN

Azken aste honetan errezeta lantzen aritu gara. Dakizuen bezela, hasiera emateko torrijak egin genituen eta gaia bukatzeko errezeta liburua eta ahozko lanaren grabaketa egin dugu.
Hemen dituzue egindako grabaketak eta argazkiak.
Espero dugu gustatzea.
Laister arte!










 ARGAZKIAK HEMEN DITUZUE:

https://goo.gl/photos/Aj3mLiAEvow9j2Nv7

miércoles, 8 de marzo de 2017

MARTXOAK 8 EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko dugu.
Egun hauetan ekintza desberdinak egin ditugu:puzzle erraldoia osatu, abesti bat prestatu(begi umelak), gai honen inguruan hitz egin...
Eta gaur arratsaldean Laubideko Boulevardera gonbidatzen zaituztegu gurekin egun hau txokolatada batekin ospatzera. 
Hemen duzue landu dugun abestia.

martes, 7 de marzo de 2017

IÑAUTERIETAKO ARGAZKIAK

kaixo denoi!
Aurreko ostiralean iñauteri eguna ospatu genuen eta primeran pasatu genuen. 
Lehendabizi, frontoian eskolako ikuskizuna egin genuen eta oso ondo atera zitzaigun. Ondoren, naiz eta eguraldi txarra egin zuen desfilean dantzan  gogotsu ibili ginen.
Gurasoei eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte hartze eta laguntzarengatik. A ze soldadu eta dama kuadrilla handia bildu ginen!
Besterik gabe, hemen dituzue zenbait argazki.
LAISTER ARTE!!!







lunes, 6 de febrero de 2017

ZALDIAK EGITEKO TAILERRA

Kaixo familia!
Aurreko astean lan eta lan aritu ginen zaldiak egiten eta primeran pasatu genuen.Gainera mota askotako zaldi polit-politak egin genituen.
Aste honetan ere, gurasoekin tailerra egiteko asmoa dugu, oraingoan, pamelak egin behar ditugu. Horregatik, espero dugu ostiral honetan 14:15etan gurekin plastika gelan biltzea.
Mila esker zuen laguntzarengatik eta ea animatzen zareten!

Hemen dituzue ostiraleko argazki batzuk.


miércoles, 25 de enero de 2017

IÑAUTERIAK

KAIXO FAMILIA!
Aurten iñauterietan SEPTIMO DE CABALLERIA eta DAMAZ goaz.Hemen doakizue guraso bileran prestatutako power pointa lasai begiratu eta ideiak hartzeko.
Norbaitek jantzia enkargatu nahiko balu ostiralerako beranduenez abisatu beharko luke. 
Mila esker!