jueves, 11 de mayo de 2017

ARRIKUTZERA IRTEERA

KAIXO LAGUNAK!
Azken txanpan sartzen ari gara eta kurtsoari bukaera ona emateko Latxartegiko jaialdiaz gain, beste irteera bat prest dugu. 
Maiatzak 30ean, Historiaurrea gaiari bukaera emateko Oñatira egun pasa joango gara. Arrikutzeko kobak eta Oñatiko unibertsitatea bisitatuko ditugu. 
Egun horretan, beti bezela eskolan 9:00etan egon beharko gara eta hamaiketakoa eta bazkaria etxetik ekarri beharko dira. Itzulera 16:15etarako egingo dugu.
Laister arte.

ORIOKO ATERPETXEA GAU PASA

KAIXO LAGUNAK!
Egin dugu aurten ere gaua pasatzeko irteera. Naiz eta erdi purdiko eguraldia izan ekintza desberdinak egin genituen eta oso giro onean ibili ginen. Hemen dituzue bi egun horietan ateratako hainbat argazki.
AGUR!
https://goo.gl/photos/G47Ye2jSamyYzMNm8

IGARTUBEITIN EGUN PASA

KAIXO!
Hemen duzue Igartubeitira egindako irteerako hainbat argazkirekin egindako bideoa.
Bertan, baserriko bizitza eta giroa ezagutuz gain primeran pasa genuen.
Hurrengo arte.


http://www.kizoa.es/Editar-Videos-Movie-Maker/d112471765k6790591o1l1/igartubeitin-egun-pasa